XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ezin esan daiteke oso itzulpen eredugarria denik, baina ondo erakusten digu gaztelerazko I + preposizioa + P(erl.) tankerako sintagmen itzulpena nahasgarri samarra gertatzen dela hitzez hitz bihurtu nahi denean, sintagma sinpleagoen itzulpena baino dexente nahasgarriagoa, bistan denez.
Antzekoa gertatzen da beste adibide honetan, zeinetan preposizioaren ordez adberbioa baitago:
(78)
(78') Edo seriotasun [...] haundiz eguneko esangaiak tratatzera egiaz, baina zeinen gainean egiaren berekoi santuen kontra iritzi-oker eta etsaitasunik ez den ezer aurkitzen?
Harrigarriagoa dirudi beste honek:
(79)
(79') Nondik dator gutxiago edo gehiago markatze hau? Hazierako lastre-motaetatik, zeinak eragozten dien hartzea besteek hartzen duten pauso azkarregia
.
Begiratu nola agertzen den beste itzulpenean (
(79") Beste batzuek emango lituzketen pauso urduriak ematetik atzera erazitzen dituen txikitako haziera onetik
.
Atal honetan ez ditugu ikertuko galdetzaile bidez eraikitako erlatiboekin itzultzen diren perpaus ez murrizgarriak, berez prozedura automatikoa baita; aldiz, badira beste zenbait ikergai askoz ere interesgarriagoak gure asmoari begira.
Jakina, ezin esan liteke oso itzulpen txukunak aurkitu ditugunik beti, askotan erlatibo murrizgarrien bitartez itzuliak ikusten baititugu, honako hauetan bezala:
(80)